II 9 attrezzo

from by eneritz furyak

/
  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of eneritz furyak via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 4 days

      €10 EUR or more 

     

lyrics

Xingola beltzak begien azpian,
doluz, doluz,
huntza gora, paretetan,
gure etxea makurtuz.
Ura zuzendu nahi izanagatik
itoz, itoz,
larrua oztopo badu euriak
ez du errukirik izango.

Munduari errukirik ez genion
inoiz izan
maitale denak akastun bihurtzen direnik
ez genuen ikusi nahi izan.
Eta samaldaka galdu ditut letrak,
xahutu zentzua, horri botaz errua
halakorik ez dela esanda ere...
nor ote, ni ote?
Entzun dut dela rock and rolla
bidea, eskola
baina ez da berdin aurretik edo atzetik
oihalari hamaika buelta eman dizkiot
eta sutu naiz, menperatu nau,
utzi diot hala izan dadin,
berriz, berriz.

Zein zurbilak diren sabaiak
dotore jantzita, xuxurlaka profetak
esanez ez dutela nire izena akordatzen
esanez, esan gabe, gainetik begiratzen.
Eten nahi dut haien zainetako
attrezzo gorria, harrotasun basatia:
denok baikara lekuko isil
basamortua zaborrez bete dugu hain arin.

Ikatzezko ozeano honetan.

Banoa eta ez hegan
oinak lurrean nahiago ditut
adjektibo bakar batean ezin naiz kabitu:
hizkuntzak mugatzen nau
ideiak usteldu, gaur
goizean jaiki naizenetik
atzokoak hor dirau.
Ezin dut eraitsi, ene itzala ebaki,
munduak daramanaren antzera du etsi,
onartu du amnesiak ez duela sendatzen
ez dela gaitz errealik paper batez osatzen.



Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras
Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics

credits

from eneritz furyak, released January 15, 2016

tags

license

all rights reserved

about

eneritz furyak Irun, Spain

"Soinua inperfektua badu ere, zorrotzak dira haren hitzak eta melodiak. (...) Bizitzaz dihardu, sorkuntzaz, amodioaz. Munduak norbere baitan egosten duenaz eta alderantziz." // "Although her sound is imperfect, her words and melodies are sharp. (...) She talks about life, about art, about love. About what the world brews inside oneself and backwards." ... more

contact / help

Contact eneritz furyak

Streaming and
Download help