Eneritz Furyak

by Eneritz Furyak

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Eneritz Furyak via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 4 days

      €10 EUR or more 

     

1.
I 1 sarrera 01:44
Pospolo kaxatxoetan gauari begira hegan karrikak bustita zeudenan herdoilaren lurrunaz ez nekinan zenbat aldiz, korapiloez, urdaila apurtzeraino nik ez ninan deus ulertu, hik ere ez, beharrik ez zagon. Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics
2.
Egia dun, espaloi ertz hartan esan ninana basoaren izerdiaz, ilargi erdiak marrazten hituen artean sustrairik botako ez geninan lurrean. Arrangurek topatuko haute, egin arren bide horregatik ez naun ordea, geldituko haien zain egunero. Ogirik ez da mahaian, mahairik ez dugu eta. Edonon egon naiteke, ez edonoiz, ordea. Errepidearen ertzetik, ezin zeruari so egin hire argiek itsututa: utzidan eskatzen azken desira bat! Azken hatsean ez haut ikusi nahi. Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics
3.
Luma urdin ilunez jantzita datoz gaur oinetatik lepora, arauari jaramonik ez. Esku bateko hatzetan kabitzen zaizkit, gehiegi ordea uso zuri epailearentzako. Bakea ez dut atsegin nik, hautsak harrotzera nator, basamortu hezetik. Maldan behera, maldan behera, itsasoa erdietsi gabe, ura bagara ez dut nahi, bizi putzu eri batean. Maldan behera, maldan behera, itsasoa erdietsi gabe, azken minutu hondarrak emanak nituen nahi gabe. Larru urdin ilunez jantzita nator gaur oinetakoak salduta, baina oinak ahaztu gabe. Metro karratu batean kabitzen zaizkit, gehiegi ordea uso zuri epailearentzako. Bakea ez dut atsegin nik, hautsak harrotzera nator, basamortu hezetik. Gutun batean denbora, neurriak eta arauak harraskan garbitzeke. Maldan behera noa nire gainaren bila, noizbait ikasi genuen distantzia ez dela egia. Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics
4.
Udare larruzko begien hortzetan, amets atzeman ezinak errenka: hamaika gau daramazkiat esna, hire joko suge miztoaz galdezka. Gazte izanagatik ez zidak barkatzen, nekeak bazakik hezurrak apurtzen, akiduraz ezin diat bereizi, zer den fikzio, zer egi, noiz izan zen… etzi. Zeruan badira hamaika izar eta haien distiraz aspertu naiz. Ilbeltzaren azken hondarretan igelak bildu dira ilgoraren lasterketan. Sortu eta hil, hil naiz, ez dut sortu: galtzaile izan nahi dut, grina didazu agortu. Epai itzazue nire aukerak harrizko barkua eraikiko dut, bizi nadin bertan. Sortu eta hil, hil eta sortu: galtzaile izan nahi dut, grina didazu agortu. Apurturik naiz, bisaia zait itsustu, baina zure hortzen salmoak ditut ostu. Zure hortzen artetik salmoak ditut ostu. Argia jan nuen eta orain haren falta dut. Ilunetan naizela ez nazazu gidatu. Saiatu arren, esan, ezingo nauzu ahaztu. Zeruan badira hamaika izar eta haien distiraz aspertu naiz. Sukalde zikinena dugu sehaska, dantza egiten dugu memoriaren gainean. Sortu eta hil, hil naiz, ez dut sortu: galtzaile izan nahi dut, grina didazu agortu. Erantzunik ez da beste aldean telefonoaren hariaz estutu du dena. Sortu eta hil, hil eta sortu: galtzaile izan nahi dut, grina didazu agortu. Apurturik naiz, bisaia zait itsustu, baina zure hortzen salmoak ditut ostu. Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics
5.
Amets erneek bahitu zidaten gaua eta begirik biltzerik ere ez nuen izan, mendetan. Hiena, hezurtsu baten antzera iragana saldu nuen gorpu baten truke, gose nintzen eta. Ustel usaina zuten nire hitzek orduan ez nintzen gehiago inor laztantzeko gai. Bizitzea zer zen ere ahaztuta izarari eusten nion gogor, lema bailitzan. Arraunik ez zenidan hurbildu eta oihalak zenizkidan hautsi, oharkabeko hilketa izango zen erretzaile pasibo ni. Hemen, ez da errudunik fikzioa errealitate bihurtzen sekula ez nuen jakin. Baina, lo hartu nuen inoiz, nekeaz harretatik irten berri ziren tximeletekin bazka egiteko. Esnatu nintzen hilkor zurbil izateari utzi eta bizitzari eusteko. Denbora lapurtu diezadakezu ez zait hain baliotsu arnasa besteko, urregorrizko musuek ez didate jaten inoiz emango. Baina, lo hartu nuen inoiz, nekeaz ilargi beteak jarraitzen nau etxera, orain, gauero. Esnatu nintzen hilkor egiak eta gezurrak katilu berean nahasteko. Azukrerik ez dut behar. Nire kafea blues beltz bat da, orain eta betiko. Orain eta betiko, larrua eranzten dudaneraino orain eta betiko mundua xahutu nahi dut oinen azpian beren hegalen azpian beleek itotzen nauten arte. Esnatu nintzen hilkor, hegalen azpian. Itotzen, bizitzak, musuek, hiena bat nintzen, beleek itotzen nauten arte. Baina, lo hartu nuen inoiz. Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics
6.
Hiria amaitzen ari da gure sabaiaren azpian metalezko kutxa erraldoiak azaldu dira. Argiak amore eman zuen kale itsu honetan izen bat zure ezpainek hartu dute begitan: hurrena izango da, ez gehiago ni. Heldu ezin nintzen herrira abiatu nintzen hargatik hozkailuan ote horiak zain nituen oraindik ahaztuak arantzaz arantza itzultzeko gorputzari. Iparra galdu nuen inoiz zuhaitzetako goroldioa laztantzeko asmoz. Eutsi gogor ene mitxoleta loratzeko ez dun behar inor, izotzaren beldur bahaiz ene hilekoz egingo haut hilezkor. Hiria amaitzen ari da gure sabaiaren azpian metalezko kutxa erraldoiak azaldu dira. Argiak amore eman zuen elurteak ilunduz zaila dun agur esatea, orain, hemen, buruz buru. Hots egidan berriro, seinale bat igor heldu ezin nintzen herrira abiatuko naun berriro. Eutsi gogor ene mitxoleta loratzeko ez dun behar inor, izotzaren beldur bahaiz ene hilekoz egingo haut hilezkor. Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics
7.
I 7 munstroa 03:23
Hamaika gezur hezi ditut, iragan hilotan, urteotan. Ahoskatu dut apala naizela, lotsatia, inuzentea. Eta ez dudala sortu kanturik inoiz gogoko dudanik ahots kordetan jartzea. Eta ez dudala zu baizik inor dastatu azken aldi honetan. ‘Ez naiz ero galdu bat!’ oihuka esaten diot nebari alaba bakarra naizen heinean. Damutzeko hainbeste dudala esana dizut… Ja! Aukeratzen baneki, damutuko ez naizen guzti horretatik. Eta ez da ohiko ni ikustea hain hordi, besteek dute perspektiba eta mihia lodi. Ni zuzen noa espaloi okerrotatik goizeko bostetan, erlojuak lau ardatz. Barkatu, barkatu, neurekoia naizela badakit baina gezurrek badute egiaz jakintzarik. Aldatu naiz hobe beharrez, ez dut gau gehiago emango negarrez. Baina, zuretzat, zeuretzat, zuretzat, gezurti bat baizik ez naiz. Bi puskatan apurtu ustetan erraiak jabe ditut, oinak esklabo. Gezur eta egiarik ez da bideak hamaika ditugu. Emadazu eskua eta ihes egin baizik aurre egin diezaiogun. Haragi gosez hilko bagara, munstroa biluztuko dugu. Haragi gosez hilko bagara, munstroa biluztuko dugu! Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics
8.
Azeri beltz ekialdeko tintontzietatik lapurtutako hitzez jada urdindutako biloak estaliz. Papiroa loretan da eta nire naturaz baliatuz ikaratu ditut ene belarriak, bularra laztu. Papiroa loretan banintz bezala arriskutsu ez diruditen geziak jaurtikiz zintzurretara, zintzurretara. Glotisa obturadore itxia da. Glotisa obturadore itxia da. Urruntasuna jada gertutasuna da gertutasuna urruntasun da. Papiroa loretan da papiroa loretan da papiroa loretan da historia ez dugu egin nahi. Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics
9.
Xingola beltzak begien azpian, doluz, doluz, huntza gora, paretetan, gure etxea makurtuz. Ura zuzendu nahi izanagatik itoz, itoz, larrua oztopo badu euriak ez du errukirik izango. Munduari errukirik ez genion inoiz izan maitale denak akastun bihurtzen direnik ez genuen ikusi nahi izan. Eta samaldaka galdu ditut letrak, xahutu zentzua, horri botaz errua halakorik ez dela esanda ere... nor ote, ni ote? Entzun dut dela rock and rolla bidea, eskola baina ez da berdin aurretik edo atzetik oihalari hamaika buelta eman dizkiot eta sutu naiz, menperatu nau, utzi diot hala izan dadin, berriz, berriz. Zein zurbilak diren sabaiak dotore jantzita, xuxurlaka profetak esanez ez dutela nire izena akordatzen esanez, esan gabe, gainetik begiratzen. Eten nahi dut haien zainetako attrezzo gorria, harrotasun basatia: denok baikara lekuko isil basamortua zaborrez bete dugu hain arin. Ikatzezko ozeano honetan. Banoa eta ez hegan oinak lurrean nahiago ditut adjektibo bakar batean ezin naiz kabitu: hizkuntzak mugatzen nau ideiak usteldu, gaur goizean jaiki naizenetik atzokoak hor dirau. Ezin dut eraitsi, ene itzala ebaki, munduak daramanaren antzera du etsi, onartu du amnesiak ez duela sendatzen ez dela gaitz errealik paper batez osatzen. Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics
10.
So egin, so egin, so egin sua adaxka erreekin marrazteko. Hitz egin, hitz egin, a! Izua xuxurlaka uxatzeko. Baretuko al zait letaginak erabiltzeko gogoa? Izango al naiz gai zinema hutsen hondakinez eraikitzeko geroa? Baretuko al zait letaginak erabiltzeko gogoa? Izango al naiz gai zinema hutsen hondakinez eraikitzeko geroa? Pareta oro karez zuritu leihorik ez zen lekuan hormak erdibitu. Banator adaxka oro kiskaltzera, zure larruz eurak marraztera. Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics

about

Traducciones: es.eneritzfuryak.com/letras
Translations: en.eneritzfuryak.com/lyrics

Irunen grabatua, etxean, 2016. urtean zehar.
Ander Etxaniz eta Unai Pelayo 'Pelax'-en ahotsak izan ezik: Oñatin eta Egian (Donostia) grabatuak, 2016ko urriaren 31n.

Nahasketa: Iñigo Irazoki (Bera), 2016ko azaroa.
Masterizazioa: Jonan Ordorika (Azkarate), 2016ko abendua.

credits

released March 7, 2017

hitz+musika+irudi oro: Eneritz Dueso 'Eneritz Furyak'.

Beren aztarna utzi dute disko honetan:
-Unai Pelayo 'Pelax' - ahotsa 'Hamaika izar' kantuan.
-Ander Etxaniz - ahotsa 'Esnatu nintzen' kantuan.
-Mono - gitarra akustikoa 'So egin' kantuan. Bere pazientzia (ia) agortezinak ere utzi du aztarna diskoan, hamaika entzunaldi eta gogoetatan laguntza eta indarra eskaini baititu.

Itzulpenak: Eneko Urizar.

license

all rights reserved

tags

about

Eneritz Furyak PV, Spain

contact / help

Contact Eneritz Furyak

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Eneritz Furyak, you may also like: