1. |
Emadan
00:50
|
|
||
Emadan, emadan,
pilula batean,
atzerria nire baitan sartu dun eta
medizinak senda al lezake ezetza?
Gaixo dun plurala
ni ez naun bakarra.
Fabrikazio sistematik at,
zentzu, zentzu, zer dun?
|
||||
2. |
Suhartzea
04:55
|
|
||
Ezagun al dun
ideien suhartzearen usaina?
Ohartuko al gaitun
gureak kiskaltzen saiatzen direnean?
Hik ba al dakin jadanik
noiz etorriko ditunan eta zergatik?
Ez al ditun jada ohartu
hiltzen gaitunala errazago bakarrik?
Hemen, biziari itxoiten.
Berandu baina baliteke inoiz
sua itzali aitzin gure lekura heltzea.
Leku bera ote?
Kasualitateak errukirik ote?
Ezagun al dun
ideien suhartzearen usaina?
Ohartuko al gaitun
gureak kiskaltzen saiatzen direnean?
Hik ba al dakin jadanik
nola hazten diren ideiak eta zergatik
distortsionatzen zaizkinagun
eta usteltzen elkar ulertu nahirik?
Hik ba al dakin jadanik
nola hazten diren ideiak eta zergatik
ezpain artetik ihes egin
baina ez ditinagun heltzen sekula eskuetatik?
Berandu baina baliteke inoiz
sua itzali aitzin gure lekura heltzea.
Leku bera ote?
Kasualitateak errukirik ote?
|
||||
3. |
Beltzaile
02:30
|
|
||
Liluratu zaituen apaltasun horren atzean zu
izan nahi zenuen horren memoria printza bat ote?
Eskuaz adatsa orraztu dizut
ez dut gehiago hitzik jada.
Lasai egon, laztan
airea pisu den gela horretan bada
ikusi ez duzun zerbait.
Esker gaiztoko begiekin so zara barnera
ezer merezi ez duen beltzailea bezala.
Eskuaz kopeta oratu dizut
ez dut gehiago hitzik jada.
Lasai egon, laztan
saihetsen arteko gela horretan bada
ikusi ez duzun zerbait.
|
||||
4. |
Hondartza bat
02:06
|
|
||
Udaberri gau den lautada honetan
zintzurra elur dut
ilargia gure preso.
Kantuan ari da hilen arima amarauna
guretzat ez dago ez gerorik ez bero
gorputza apurtzen duen sargori goserik
garuna isurtzen duen grina antzurik.
Lepauztaietan biltzen zaigun uraz
lanean da errota ehotuz biharamunak.
Hondarrezko erloju apurtuetatik
hondartza bat estolderietan.
Manifestuak dio:
"Erre azken pieza!
Ezin ebatzizko puzzlea da bizitza".
Hondarrezko erloju apurtuetatik
hondartza bat estolderietan.
|
||||
5. |
Jaio aitzin
06:24
|
|
||
Jaio aitzin inork
amestu al zuen
eraikinek estalita zerua,
leihotik harago
soilik auzoen munduari begira
igaroko zituela egunak
hodi fluoreszente bat
aterpe duen artean?
Bitartean,
ezpainetatik kea.
Bitartean,
biriketatik kea.
Jaio aitzin inork
amestu al zuen
eraikinek estalita zerua,
leihotik harago
soilik auzoen munduari begira
igaroko zituela egunak
hodi fluoreszente bat
aterpe duen artean?
Bitartean,
ezpainetatik kea.
Bitartean,
biriketatik kea.
Bizi aitzin inork
eraiki al du adreiluzko
murru artetik kanpora
zubi bat hauskorra
gure irudira harroa
kontraesanez gainezka
eginaz batera
hurbiltzen dena
osatzen dena
dema bakoitzean
pauso laurdenaz
gertuago, gertuago.
Gertuago hator
ez diat jainkorik nahi
ez hemen eta ez orain
patuan sinesterik ez diat.
Artea gezur krudel huan
dena egotzi nahi zihoat,
baina hil aitzin nola jakin
hiltzaile nori iritzi?
Gertuago hartor
ez diat jainkorik nahi
ez hemen eta ez orain
artean sinesterik ez diat.
Guztia gezur krudel huan
dena egotzi nahi zihoat,
baina hil aitzin nola jakin
hiltzaile nori iritzi?
|
||||
6. |
Historia
03:19
|
|
||
Erantzun bakoitzaren mamian ezkutuz
babesten zenari eraso diozu.
Argi bolada bat: deuseztu da bakea.
Historia, une bat
eraginkorra den drogaren bat
desafiozko kontrafaktualak
inoiz jazo ez zen zerbait.
Fedea
antzua.
Erantzun bakoitzak galdera bi
oroitzen ez duzuna
eta ezagutu nahi ez duzun hori.
Historia, une bat
eraginkorra den drogaren bat
desafiozko kontrafaktualak
inoiz jazo ez zen zerbait.
Fedea
antzua.
Erantzun bakoitzak galdera bi
oroitzen ez duzuna
eta ezagutu nahi ez duzun hori.
Negu batez topatu ginen
pianorik han ez zegoen
bakardade arrotza, mahai gainean
teilatu arre, esaldi motzak.
Erantzun bakoitzaren...
|
||||
7. |
Sinkropredazioa
04:39
|
|
||
Nire aitzakia haiz
arrain sarda horren distirari jarraitzeko
hegan egiten duten mugimenduei men egiteko.
Nire aitzakia haiz.
Udako gau honek
ez dit uzten, ez dit uzten
sukarretan galdu gabe
lo egiten, lo egiten.
Bihotza hotz izango banu, gutxienez
lo sakon egingo nuke
hainbat mendez, esnatzerik ez.
Odola erritmikoki mugitzen zait zainetan
hodeiak belztu litezke, baina euririk ez da
hots egin diet eta ahuldade denak batu egin gara:
sinkropredazioa, sinkropredazioa.
Nire aitzakia haiz
arrain sarda horren distirari jarraitzeko
hegan egiten duten mugimenduei men egiteko.
Nire aitzakia haiz.
Udako gau honek
ez dit uzten, ez dit uzten
sukarretan galdu gabe
lo egiten, lo egiten.
Bihotza hotz izango banu, gutxienez
lo sakon egingo nuke
hainbat mendez, esnatzerik ez.
Odola erritmikoki mugitzen zait zainetan
hodeiak belztu litezke, baina euririk ez da
hots egin diet eta ahuldade denak batu egin gara:
sinkropredazioa, sinkropredazioa.
|
||||
8. |
Sua
06:25
|
|
||
Zerumuga labainkorretik unibertso hurbila
miatzen ari haiz adi-adi beste zerbaiten bila
telefono kabinetako txanponak bailiran.
Beti zerbait desio dun baina,
izpi baten xerka habil
argiaz inguraturik.
Ilunaren beldur nola ikusi argi?
Eta izar loketan bidaiatuko huala
amesten dun esna
errepidean hoanean.
Eta nola gai haizen hain sakon kontzentratzeko
gezur horretan,
gezur horretan.
Autoko uhala, hutsala
abiadura horretan.
Iraungiko haiz, sua bezala
baina sua haiz, aspaldi ez bezala.
|
||||
9. |
Junco
03:51
|
|
||
Sueña el junco que me quiero dormir
en su lecho de muerte para no descubrir
como caen sus tallos.
Nunca me adviertes cuando intento escapar
siguiendo mis pasos para dar con el lugar
que suena a silencio una atrocidad.
Cae la noche en este río gris
diluyendo oscuridad.
Me siento bien, no te preocupes más
solo quiero sentir irrealidad.
|
||||
10. |
Panoptikoa
05:15
|
|
||
Zenbakirik gabeko zelda
espetxe panoptiko honetan.
Inoiz amestu duzun dena
inork zelata dezan.
Zenbakirik gabeko deiak
eta ahotsak ez dizu deus esan.
Zatoz berriz zeldaren babesera:
astero, zazpi egun, hogeita lau orduz zabalik da.
Sarrailarik gabeko zelda
kanpoan den guztiaz babestuko zaituzten paretak.
Hondamendia bozgorailuetan,
nork nahiko du bada gordelekutik atera?
Zenbakirik gabeko deiak
eta ahotsak ez dizu deus esan.
Zatoz berriz zeldaren babesera:
astero, zazpi egun, hogeita lau orduz zabalik da.
Egunak joan eta egunak etorri
bakarrik zaude, bakarrik naiz
bakarrik dira eta ez da inor begira,
baina zer zure begiak salatari badira?
Egunak joan eta egunak etorri
bakarrik zaude, bakarrik naiz
bakarrik dira eta ez da inor begira,
baina zer zu ez salatzeko ni ez banaiz gai?
Egunak joan eta egunak etorri
bakarrik zaude, bakarrik naiz
bakarrik gara eta inor begira ez bada
ihes egiteko izanen al da garaiz?
Bakarrik gara eta inor begira ez bada
ihes egiteko izanen al da garaiz?
|
Streaming and Download help
If you like Eneritz Furyak, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp